EROSOTASUNA, OSASUNA, ETXEA.
Gure Etxeak
GARAPENA ELKARREKIN EGIN DEZAGUN
1
2
PROPOSAMEN TEKNIKOA
2
3
OINARRIZKO PROIEKTUA
4
SAL-EROSKETA KONTRATUA
4
5
ZURE ONURA ETXEBIZITZAREN ERAIKUNTZA
6
GARRAIOA ETA MUNTAKETA
6
7
ZURE ETXEBIZITZA ENTREGATZEA
8
SALMENTA ONDORENGO ONURA ZERBITZUA
8
FAQS
Zer alde dago Onura etxebizitza baten eta merkatuan dauden gainerakoen artean?
Beste etxebizitza industrializatu batzuei dagokienez, energia-eraginkortasuneko irizpide altuenak (Passivhaus) betez eraikitzen eta CO2 xurgatzeko akabera-material aktiboak erabiltzen direla. Onura ETXE baten jabe orok CO2, COV eta Formaldehido kontzentrazioak monitorizatu ahal izango ditu, eta barruko airearen kalitatean eragina duten ohiturak hobetzeko aholkularitza jasotzeko aukera izango du.
Etxebizitza tradizionalekin alderatuta, aurretik esandakoaz gain, fabrikaziorako epe laburragoak (6 hilabetetan bezeroak ETXEA izango luke), eta horrek eragina du kostuetan. Horrez gain tailerreko eraikuntzaren kalitatea gainbegiratu eta kontrolatu egiten da.
Zer da Passivhaus?
Mundu osoan 30 urteko esperientzia duen prestazio-estandar bat da, eta oinarrizko printzipio batzuk betetzea du ezaugarri. Horien bitartez energiaren % 75-90 aurreztea lortzen da. Modu berean, klimatizazio-sistema mekanikoa duenez, etxebizitzara sartzen den kanpoko airea iragazi eta kontrolatu egiten da, eta, beraz, ingurumenaren ikuspegitik ETXEAN erosotasun handia lortzen da. Gainera, eraikin horiek askoz erosoagoak dira, argiztapen natural hobea dute, eta askoz osasungarriagoak dira, tenperaturaren, hezetasunaren eta barruko airearen kalitatearen kontrolari esker.
Passivhaus etxebizitza batean ez da berokuntzarik behar?
Iberiar Penintsulakoa bezalako klima batean, Passivhaus batek ezin du egokitzapen termikoko sistema bat baztertu, oso txikia izan ohi den arren. Urtearen zati nagusian estrategia pasiboen bitartez klima-erosotasuna bermatu ahal izatea da etxe pasiboen helburua. Hala ere, klima-eremu hotzenetan, baliteke berokuntzarako laguntza txiki bat instalatu behar izatea, eta berokuntzarako laguntza hori beharrezkoa balitz baino ez lizateke aktibatuko.
Zer du berezia Passivhaus etxebizitza bat diseinatzeak?
Onurak, Passivhaus Institute erakundeak berariaz Passivhaus diseinatzaile gisa ziurtatutako arkitektura-estudio bat jartzen du bere bezeroen esku. Horrela, segurtasun osoz dakizu Onurak badakiela printzipio horiek behar bezala zelan aplikatu, ohiko estandarretik oso gora dagoen etxebizitza lortuz.
Isolamendu-maila handiarekin, gainberotzeko arriskua egon daiteke?
Maila altuko erosotasun termikoa etengabea da urte osoan zehar. Neguan barnealdean 20ºC-tik behera ez egotea bermatzen du, eta udan, berriz, ezin du 25 ºC-tik gora igo udako ordu guztien % 10 baino gehiagoan. Isolamendu eta hermetikotasun handiak udako berotik ere babesten gaitu. Horrela, barruko airea ez da gehiegi berotzen eta udan ere oso erosoak dira.
Passivhaus estandarraren arabera eraikitako Onura etxebizitza sare elektrikotik deskonektatu daiteke?
Hala da, etxebizitza pasiboen kontsumo elektriko baxuari esker, teilatuan panel fotovoltaikoen instalazio txiki bat instalatuz saretik deskonektatzea lor dezakezu. Horrela, gure ETXEA modu autonomoan hornitzeko behar dugun energia ekoiztea lortuko dugu.
Zer alde dago etxebizitza tradizional baten eta Passivhaus etxebizitza baten artean?
Etxebizitza tradizional baten berokuntza-kontsumoa Passivhaus etxe baten berokuntza-kontsumoaren lau halako da. Gainera, Passivhaus etxebizitzek polenaren, partikulen, birusen eta bakterioen iragazkiak dituzte. Etxebizitza tradizional batek ez du etxearen beroa berreskuratzen, eta ez du bermatzen udan gehiegizko berotzearen aurrean babestuta egongo denik, eta ez du etxebizitzaren hermetikotasuna eskatzen.
Eraikuntza pasibo batek ba al du gainkosturen bat?
Bai. Aireztapena, hermetikotasuna, arotzeriaren kalitate handiagoa eta isolamendu handiagoa direla eta, etxebizitza pasibo baten eraikuntzak ohiko batek baino kostu handiagoa du. Baina horren ordez, bi onura nagusi ditu: bata ekonomikoa eta bestea sentsazioari dagokiona. Alderdi ekonomikoari dagokionez, eraikitzen den zona klimatikoaren eta etxebizitza horren berokuntza/hozte sistemen erabileraren arabera amortizazioa lehenago edo geroago lortuko da. Oro har, 8-11 urteko epea kalkulatu ohi da amortizazio hori lortzeko.
Ekonomiaren ikuspegitik kuantifikatu ezin den alderdiari dagokionez, eraikuntza-prozesuan zenbait ikuskapen eta obra-kontrol daude, eta horiek Alemaniako Passivhaus Institute izenekoak balioztatu behar ditu. Alderdi hori, berez, gainerako eraikinetan gertatzen denaren guztiz desberdina da; izan ere, horietan jabeak kalitateen memoria bat jasotzen du, baina ez daki material horiek zelan egin diren (kasu askotan arkitektoa bera ere ez da gai eraikuntza-fase guztiak kontrolatzeko).
LAGUNTZAILEAK
HARREMANETARAKO
Edozein kontsulta egiteko, gure taldearekin harremanetan jar zaitezke, gure telefono-zenbakira deituz edo posta elektronikora idatziz.